Hi my firends! We are nearly in the end of the school year, and the desired summer holidays will arrive soon. You will have plenty of free time, but the weather sometimes is not as good as we would like. So you can read a book, or why not more than one, while you are on the beach or in the swimming pool. Here you can find a list containing the web pages of some English books publishers. you can have a look at their catalogues and once you find the one you like, go and buy it. I hope you will like it.
1-Cambridge University Press: Mundu osoko lehen argitaratzaile izatearen ohore du. Argi geratzen da bere web orrian sartzen garenean, erreferentziazko argitaletxe batez ari garela. Wikipedian topa dezakezu informazio gehiago, Ingelesez edo Gaztelaniaz, euskarazko bertsioan ez baitago oraindik...
Bere katalogoa arlo ezberdinen arauera antolatuta dago. Ikasleentzako Young learners eta Teens arloetako materialak dira egokienak. Helduago direnenak ere, Adult deituak ez ditu ahazten eta hainbat material eskaintzen dizkigu, hiztegiak online, edo gramatika eta hiztegi ariketak besteak beste.

2- Oxford University Press: Beste argitaratzaile nagusietako bat, bere web orria, herrialdeka antolatuta du.
Espainiako web orria hemen topatuko duzue: Oxford Espainia Eskola askotan erabiltzen ditugun testuliburuen argitaratzaile ohikoa da baina Irakasleez ere ez da ahazten eta baditu hainbat material irakasleentzat.
Hiztegiak ere eskainiko dizkigu noski, baita umeentzako hainbat eta hainbat liburu ere. Gehiago jakin nahi izanez gero ikus Wikipedian Ingelesez edo Gaztelaniaz.

3-Dorling Kindersley: Kalitatezko liburu argitaratzailea, bere liburuak ederrak eta koloretsuak dira. Haurrentzako zein helduentzako liburuak argitaratzen ditu. Gaiei dagokienez eskaintza oso zabala du, animaliak, natura, zientzia edo kirola besteak beste.Entziklopedia eta hiztegiak ere eskaintzen ditu, nola ez argazki eta irudi ugariz beteak.

Wikipedian ikus dezakezu argitaletxeari buruzko informazio gehiago Ingelesez.
Gehiago jakin nahi ezgero ikus Wikipedian Ingelesez
6-Heinemann: Argitaratzaile hau batzuetan Macmillann-ekin batera topatuko duzue hainbat liburutan, Pearson Education taldeako kide baidira bi hauek. Heldu zein gaztetxoentzako aukera zabala duen arren, umeentzako duen eskaintzan zentratuko gara. Lehen hezkuntzarako hainbat material topatuko ditugu bertan gai ezberdinen arauera antolaturik, baita Bigarren hezkuntzarako ere. Eskolako liburutegia osatzeko ere hainbat titulo eskaintzen dizkigu gai ezberdieni buruzko liburuak gure eskura jarriz. Gehiago jakin nahi izanez gero irakurri honako artikuloa Wikipedian Ingelesez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario