jueves, 28 de febrero de 2008

Abestien Letrak-Songs lyrics

Aupa Lagunak, hemen nauzue berriro ere, musika erabiliaz, Ingelesa ikasten zuek lagundu nahiean. Seguru inoiz pentsatu duzuela zer esaten ote du abesti honek? edo gustora ikasiko nuke abesti honen letra... Ba interneten topa ditzakegun hainbat orrialdek, musika talde ezagunenen abestien letrak eskeintzen dizkigute. Hori bai non bilatu jakin behar dugu, eta lan hori jadanik egina dudanez, ondoko esteketan klik egitea besterik ez duzu. Gero zure esku egongo da zein talde edo abesti aukeratzea.

Hi my friends! Here I am again, trying to offer you the tools you need to learn English. Music and specially songs, could be a nice way to improve your English. That is why I´ve tried to select some web pages, where you can find thousands of song lyrics. Now is your turn, choose your favourite song and... learn it!

http://www.songs-lyrics.net/ Abesti bilatzailea, abesti onenak, eta hainbat Link interesgarri.
http://www.lyrics.com/ Abezedarioz ordenatuta abesti pila bat, Top 10 abestiak,...
http://www.songlyrics.com/ 4.000.000 abesti baina gehiago zure eskura.
http://www.elyrics.net/ 7.000 artisten 150.000 abesti
http://www.azlyrics.com/ Abesti berrien proposamenak edo daudenen zuzenketak egin ditzakezu.
http://www.metrolyrics.com/ 15.000 artista ezberdinen 2.000.000 abesti, 100 onenak, ...
http://www.lyricsmania.com/ Artista eta disken arabera sailkatuta.
http://www.letrascanciones.org/ Abestiak Ingeles eta gazteleraz edo gaztelaniara itzulita.
http://www.quedeletras.com/ Gaztelaniazko web orria hasiberrientzat egokiagoa.

3 comentarios:

Ane dijo...

Zure ikasbitakora asko gustatu zait. Ordubete bat daramat kuxkuseatzen eta zenbait helbide, musika eta abarrak aprobetzatu izan ditut nirerako. Oso baliogarriak, bai halajaina!!

Mila esker

Unai Elizasu dijo...

Kaixo Gari
ba hasi nauk blogari lanetan eta bai, ordenadorean nuen material guztia bulkatu dut. eta plaza dexentetan gabiltzanez, dexentetan elikatzeko asmotan.
ikusi diat hirea eta de puta madre ziok. ez nauk sekula inglesan zale izan, ezta izateko asmorik, denborarik ere baina bueno.
hala ere, hire blogean ikusitako zenbait gauza interesatzen zaizkidak.
nola kendu duk goiko bloger hori? badakik, ikasten ari gaituk eta baserritarrak izan ez arren, sarri haiengandik gertuegi ikusten diat nire burua halako trasteetan sartzen naizenean.
bo, egongo gaituk
besarkada handi bat
aixkide xahar honen partez

Garikoitz Oria dijo...

Aupa Unai. Oraintxe irakurri berri diat hire komentarioa ta ahal dudan nehurrian hiri laguntzen saiatuko nauk. Pozten nauk nire bloga gustatu izana, horrelako kritika positiboak jasota gustorago jarduten dik batek lanean...

Bloggerreko goiko barra hori kentzen, egiten ari nauken ikastaroan ikasi diat eta hi lasai ni ere nahiko galduta ibili nauk hasieran.Bloggerlania izeneko blogean azaltzen dituk jarraitu beharreko pausoak. Nik egin nian eta ez nian problema gehiegirik izan. Blog hau gure ikastaroko irakaslearen dek, Gorka Palazioren eta bertan beste hainbat truko edo kontseilu ere aurkituko dituk.
Problemarik badek esaidak eta saiatuko nauk laguntzen

Ondo izan