martes, 29 de enero de 2008

Bookmarking Soziala-Social Bookmarking




MAGNOLIA: Disenu atsegina duen arren ingelesezko web orrialde bat izateak traba bat sortzen du erabiltzerako orduan. Tutorial on bat du Bookmarking soziala zer den ulertzeko. Sinplea dirudi erabiltzeko. Hala ere Blinklist edo Del.icio.us-ekin konparatu ezgero erabiltzaile eta esteka kopuru gutxiago ditu. http://ma.gnolia.com/ orrialdean topatuko duzu.

BLINKLIST: Diseinu sinplea du eta gaztelaniaz dago web orrialdea beraz ulertzeko errazagoa izanen da. Botoi baten bidez web orrialdeak Blinkeatzeko aukera ematen digu. Guk markaturiko orrialdeak publiko bihurtu edo pribatuan mantentzeko aukera eskaintzen du. http://www.blinklist.com/ da bere helbidea.


DELICIOUS: Diseinu aldetik nire gustorako ez da Magnolia bezain atsegina edo Blinklist bezain sinplea. Hau ere ingelesez dago beraz traba bat da ez dakienarentzat. Itsura minimalista duen arren, erabiltzaileen artean arrakasta handiena duenetako bat. Informazioa eskura dugu tonaka eta modu egokian antolatuta. Gomendagarria. http://del.icio.us/ idatzi behar duzu.

BILDU: Diseinu sinple eta atsegina du eta gainera euskarazko web orrialdea da. Etiketak erabiliz antolatuta dago informazio dexente. Printzipioz denen artean aukeratuko nukeen aukera izan liteke, euskarazko orrialdeen erabilera bultzatzearren. http://www.bildu.net/ orrian aurkituko duzu.

LAPIKOA:Bildu web orriaren antzeko diseinua du, baina sinpleagoa. Hemen ere hainbat informazio etiketak erabiliz antolatuta dago sail ezberdinetan. http://www.lapikoa.com/ da bere helbidea.

No hay comentarios: